Change Location × Bilbao, Spain

    Recent Locations

      Jabier Muguruza: disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa in Bilbao


      • Jabier Muguruza: disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa Photo #1
      1 of 1
      November 12, 2019

      Tuesday  11:00 AM

      San Vicente 2
      Bilbao, Pais Vasco

      Performers:
      • No Performers Listed
      EVENT DETAILS
      Jabier Muguruza: disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa

      Eguna/Ordua
      2019/11/12
      Asteartea
      11:00

      Goiko aretoan.

      Doako sarrera

      JABIER MUGURUZA

      Geltokiak izarretara disko-liburu berriaren aurkezpen prentsaurrekoa.

      Barnasants Festibalaren 25. urtemugaren kariaz, Pere Camps zuzendariak enkargu berezi bat egin zion Jabier Muguruzari; konkretuki, iraganeko euskal kantagintzaren errepaso bat egitea, Jabierren ikuspuntutik. Atzera begiratze bat, nostalgiarik gabea, baina maitasunez erreibindikatuko zuena ondare hori (eta, bide batez, beste hainbat euskal egilena).
      Ezinbestez, proposamenak zenbait muga finko behar zituen eta azkenik Muguruzaren aukera kontzeptuala izan zen 15 kanturen bertsioak egitea, 80. eta 90. hamarkadetakoak; itzal handiko euskal egileen kantuak, Jabierren baitan leku berezia eta kuttuna okupatzen dutenak.
      Eta obra borobiltzeko, Bernardo Atxagaren testua, proiektu honetarako espreski idatzia: “Alfabetoa Muguruzaren diskoarentzat”
      Disko-liburua Iñigo Muguruzari dedikatua dago, in memoriam.

      Cost: Doako sarrera

      Categories: Other & Miscellaneous

      Event details may change at any time, always check with the event organizer when planning to attend this event or purchase tickets.